Kamioi elektrikoa motor elektriko bat edo gehiago propultsio bide gisa erabiltzen dituen kamioia da.
Auto elektrikoak bezala ez du airearen kutsadurarik edo soinu kutsadurarik sortzen erabilera lekuan.
Berriki, litio-ioizko baterien garapenari esker, kamioi elektrikoen autonomia ehunka kilometrora iritsi da eta erabilera desberdinetarako egokiak dira.